Serinoski

  • Hasierako orria

    Non iruditu... han zure irudia
  • Formatu handiko inprimaketa

    Serinoskin edozein espaziotara moldatzen dugu inprimaketa, eskakizuna edozein dela ere: fatxadetako estalkiak, aldamioetako lonak, bide publikoan formatu haundiko iragarkiak, espazio banaketa..., edo neurri haundiko inprimaketa eskatzen duen beste edozein aplikazio.

    Merkatuko kalitate ezaugarriak betetzen dituzten material homologatuak erabiltzen ditugu, proiektu bakoitzean teknika eta kalitate egokienean azterketa sakona eginez.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Errotulazio Korporatiboak

    Era guztietako errotulu korporatiboak egiten ditugu, erantzun egokiena emanez kasu bakoitzean: gorputzdun letrak, ebaketa biniloa, soluzio konbinatuak...

    "Giltza eskuan" ematen ditugun soluzioak, aholkularitza fatxadetako errotulazioetan, instalazioen ikuspegi orokorra, argiztapenak, e.a., beti helburu batekin: egitasmo bakoitzean aukerarik egokiena bilatzea.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Ibilgailu Korporatiboak

    Era guztietako ibilgailuak errotulatzen ditugu, turismo txikiak nahiz neurri haundiko ibilgailuak; espezialistak gara kamioi eta autobusen errotulazioan. Iraupenari eta kalitateari dagokionez, material egokienak aukeratu eta aplikatzen ditugu, proiektu bakoitzaren ezaugarrietara moldatuz.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Seinaletika Korporatiboa

    Komunikazio grafikoaren arloan enpresa batek duen elementurik garrantzitsuenetakoa seinaletika korporatiboa da. Horregatik, Serinoskin "giltza eskuan" ematen ditugu soluzioak, eta horren aldeko apustua egiten dugu, gune ezberdinen ikuspegia aztertuz eta puntu interesgarrienak zehaztuz; hori guztia emaitza homogeneoa eta koherentea lortzeko proiektu berean eskain ditzakegun hainbat soluzioren artean.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Soluzio Apaingarriak

    Dekorazio eta arkitektura proiektuetan parte hartzen dugu, une bakoitzean soluzio interesgarrienak emanez, beti ere dagokion instalazioaren edo premiaren arabera; gaitasun haundia daukagu gure bezeroak egindako proiektuetara egokitzeko, eta ondorioz, beste eragile batzuekin elkarlanean aritzen gara, gure jakinduria besteon eskura jarriz. Uste dugulako ideia bat ona dela aurrera eramateko gai garenean.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Aplikazio Serigrafikoak

    Lan-jantzietan, buzoetan nahiz edozein jantzitan egiten ditugu aplikazioak. Serigrafia planoari esker era guztietako markaketak egin ditzakegu itsasten den biniloan, aluminiozko plaketan, metakrilatoan, e.a...

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Aplikazio Bereziak

    Gure eskarmentuak eta gure zerbitzu bakoitzari ematen diogun balio erantsiak, gure enpresa, Serinoski, edozein proiektu grafikori soluzioa aurkitzeko gai dela esaten digu, edozein dela ere zailtasuna edo haunditasuna. Gure jardueraren funtsa formarik ez daukaten gauzei forma ematea da, ahalik eta modu eraginkor eta iraunkorrenean.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

  • Enpresaren inguruko informazioa

    Serinoski, komunikazio grafikoaren inguruko proiektuetan hamar urtetik gorako ibilbidea dugun lantaldea gara; espezialistak gara erabateko soluzioak ematen, aholkularitza, garapena eta diseinutik abiatu eta proiektua amaitu arte, zailtasun maila edozein dela ere, beharrezkoa den edozein material nahiz teknika erabiliz.

    Horri guztiari esker, berehala konturatzen gara zein den gure bezeroaren benetako premia, eta ahalik eta soluzio grafikorik onenean gauzatzen dugu.

    Serinoskiren helbide-txartela

    2009. Serinoski S.L.

Copyright © 2009 Serinoski S.L. Eskubide guztiak babestuak.